Zerbitzuak
Zerbitzu hauetan adituak...
Odontologia kontserbadorea
Odontologia kontserbadorea da txantxarrek kaltetutako hortzen mantenuaz, zaintzaz eta kontserbazioaz arduratzen den Odontologiaren alorra, eta enpaste edo endodontzien moduko tratamenduak erabiltzen dira.
Txantxarra hortzen ehunak suntsitzen dituen gaixotasuna da; plaka bakterianoak sorturiko azidoek eragindako desmineralizazioaren ondorioz sortzen da.
Aintzina erabiltzen ziren zilar-amalgama teknikak gaur egun erabat baliozkoak izan arren, Urrestarazu Hortz Klinikan erabiltzen ditugun inpaktu estetiko murritzagoa duten beste teknika batzuen aldean onarpena galdu dute.
Ongi zaindutako hortz zuriek irrifar atsegina, armonikoa eta orekatua sortzen dute, erakargarriagoak egiten gaituzte eta harremanak errazten dizkigute. Urrestarazu Hortz Klinikan kalitate goreneko tratamenduak eskaintzen ditugu irribarrea zure aurkezpen txartelik onena bilakatzeko.
- Ultrasoinu bidezko hortz garbiketa
- Hortzak zuriztatzeko tratamenduak
- Composite estetikoak
- Portzelanazko karilak
Urrestarazu Hortz Klinikan estruktura dentomaxilofazialen posizio, forma, harreman eta funtzioek izan dezaketen edozein akatsen azterketa, prebentzio, diagnostiko eta tratamendurako teknika aurreratuenak izango dituzu eskura, zure ahoa osasuntsu eta eder izateko, hainbat indar mota modu kontrolatuan erabiliz.
Ikusezinezko ortodontzia tratamenduak eskaintzen ditugu, honek irauten duen tartean estetika zaindu nahi dutenentzako.
- Aparatu fijo eta mugikorrak
- Bracket metalikoak
- Bracket estetikoak
- Bracket autoligatuak
Odontopediatria haurren aho-osasuna zaintzeaz arduratzen den odontologiaren alorra da. Nerabezarora arte haurrei beraien hortzak zaintzeko ohitura irakastea oso garrantzitsua da, aldi baterako hortzetan (esne-hortzak) izan daitekeen edozein alteraziok eragina izan baitezake behin betiko piezetan.
Umeen hortzetan erabili beharreko teknikek berezitasunak izateaz gain, oso garrantzitsua da pazientearekiko tratua egokia izatea, ahal den neurrian hauek lasai egon daitezen. Urrestarazu Hortz Klinikako lantaldea lan hauetan trebatua dago, Osteoplac enpresak Donostian espezialitate honetan eskainiriko “Ikastaro Modular Teoriko-Praktikoa” jarraitu baitute.
Hortz protesiak galduriko hortzen anatomia berrezartzea helburu duten elementu artifizialak dira, aldi berean maxilaren arteko erlazioa eta aurpegiaren dimentsio bertikala berreskuratuz.
Protesien helburu nagusia ahoaren funtzionalitatea berreskuratzea da, pazientearen ongizatearentzako ezinbestekoa baita: zuzen murtxikatu ahal izateak, protesiak janarian irensteko orduan edota arnastean traba egin gabe, elikaduran eta fonetikan eragin zuzena du.
Hortz protesi batek retentzio sistema eraginkorra izan behar du, eta zuzen aukeraturiko oinarri bat, egonkortasuna eta finkatzea bermatzeko.
Protesien funtzionalitateak bizi-kalitatea eta osasuna bermatzen dio pazienteari, hobekuntz estetikoaz gain. Urrestarazu Hortz Klinikan zure kasuarentzako protesirik egokiena aukeratuko dugu:
- Protesi mobilak (pazienteak kendu ditzakeenak)
- Protesi finkoak
- Inplante gaineko protesiak
Hortz inplanteak galduriko hortzen sustraiak ordezkatzeko sorturiko estrukturak dira. Forma roskaduna dute gehienetan, eta material biokonpatiblez osaturik egoten dira (titanioa edo zeramika). Masailezurrean ezartzean ohizko protesien ordezko tratamendu alternatiboa osatzen dute.
Galduriko hortzak teknika honen bidez ordezkatzeak albeoloko hezur gehiago kontserbatzea dakar, estimulorik ez jasotzean hau birxurkatu egiten da eta.
Periodontziak hortzen oinarri diren ehunek izan ditzazketen gaixotasunen prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendua aztertzen du: hortz-mamia (entziak), zementu radicularra, hezur alveolarra edota ligamentu periodontala, ahoaren osasun egoera bermatzeko.
Ehun hauek izan ditzeketen arazorik ohikoenen artean gingibitisa (entziaren inflamazio eta odol jarioa) edota periodontitisa (hortzen oinarri diren hezurren suntsitzea) aurki ditzakegu.
Arazo hauei aurre egiteko hortz higiene tekniken zuzenketa beharrezkoa izaten da, plaka bakterianoa murrizteko, eta lertzoa (sarro) edota boltsa periodontalak desargertaraztea.
En la Clínica Dental Urrestarazu contamos con moderno instrumental para blanquear la dentadura, con Tecnología Phillips Zoom. La aplicación de la luz LED aceleradora de la acción del gel blanqueante de peróxido de hidrogeno, junto con el uso fosfato cálcico y fluor consigue que el blanqueamiento sea rápido, natural, y con los míminos efectos secundarios.
Urrestarazu klinikan zuri laguntzeko gaude. Etorri lehen bai lehen.
Hitzordua eskatu