Bost urte zuekin … eta webgune berria | Clinica Dental Urrestarazu Hortz Klinika
16053
post-template-default,single,single-post,postid-16053,single-format-standard,bridge-core-2.5.9,qode-page-transition-enabled,ajax_updown,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,side_area_uncovered_from_content,qode-child-theme-ver-1.0,qode-theme-ver-24.4,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode_header_in_grid,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.10.0,vc_responsive

Bost urte zuekin … eta webgune berria

Bost urte zuekin … eta webgune berria

Denbora nola joan den: badirudi atzo zela abentura hau hasi genuenean eta konturatu garenerako 5 urte pasa dira!
Urrestarazu Hortz Klinika Naiara Urrestarazu odontologoaren proiektu pertsonal gisa jaio zen. 10 urte baino gehiagoko esperientzia eta Gipuzkoako klinika desberdinetan lan egin ondoren, abentura hau aurrera eramatea erabaki zuen. Klinika 2013ko martxoan ireki zen eta orduz geroztik ehunka pazientek gugan konfiatu dute. Eskerrik asko guztioi.
Naiara Ortodontzia, Hortz-Masailekotako Ortopedian eta Odontopediatrian espezializatuta dago. Ortodontziako Espainiako Elkarteko kidea da. Klinikan egindako lana Osakidetzan egindako lanarekin uztartu du, PADI programaren barruan.
Berarekin batera, talde gaztea baina esperientziaduna, prestakuntza espezializatua eskaintzen duten tratamenduetan. Helburu argi batekin: hortzetako osasun zerbitzu moderno, seguru eta atsegina eskaintzea.
Irudi berria eman diogu webguneari, ordenagailu eta mugikorretara egokituta. Blog hau gure pazienteekin eta publiko orokorrarekin komunikatzeko bide bat izatea nahi dugu, beraz iruzkinetan zuen galderak egin ahal dizkiguzue.
Zuen zain gaude!
No Comments

Post A Comment