Hortzetako eskuila aukeratzen… | Clinica Dental Urrestarazu Hortz Klinika
16073
post-template-default,single,single-post,postid-16073,single-format-standard,bridge-core-2.5.9,qode-page-transition-enabled,ajax_updown,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,side_area_uncovered_from_content,qode-child-theme-ver-1.0,qode-theme-ver-24.4,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode_header_in_grid,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.10.0,vc_responsive

Hortzetako eskuila aukeratzen…

Hortzetako eskuila aukeratzen…

Salmentan hortzetako eskuila mota asko dago eta zuzena aukeratzea ez da erraza. Hona hemen kontutan izan beharreko zenbait ezaugarri garrantzitsu.

  1. Gogortasuna: Orokorrean, hortzetako plaka eta janari hondakinak kentzeko, gogortasun ertaineko zuntzak dituzten eskuilak gomendatzen dira. Hortzoi fina izanez gero edota hortz-kirurgia baten ostean, nahikoa izan daiteke zuntz biguineko eskuila batekin.
  2. Eskuilaren burua eta heldulekua: Eskuilaren burua txikia bada errazago garbitu ahal izango dugu hortz azalera guztia. Heldulekua, erosoena dena aukeratu dezakegu, zurruna, malgua…
  3. Elektrikoa edo eskukoa: Bi aukerak egokiak dira. Elektrikoak zenbait abantaila izan ditzake. Batetik, plaka indar gutxiagorekin kentzen da. Gainera, eskukoarekin, oharkabean, indar gehiegi egin dezakegu eta ondorioz, hortzak eta hortzoiak kaltetu. Bestetik, eskuila elektrikoaren mugimendu arin eta azkarrekin hortzak denbora gutxiagoan garbitu daitezke.
  4. Europako Batasunak ziurtaturiko markak erosi(CE): Bestela, filamentuak ireki daitezke eta hortzoiak kaltetu ditzakegu.

Eskuila aldaketari dagokionez, hiru hilabetean behin aldatzea komeni da. =urtaro aldaketa. Erraz gogoan izateko, jarraitu honako arau hau: “urtaro berria, eskuila berria”.

Hala ere, edozein zalantza izanez gero, Urrestarazu hortz klinikan gustora argituko dizugu.

No Comments

Post A Comment