Nire haurraren hortzen lehenengo zainketa | Clinica Dental Urrestarazu Hortz Klinika
16049
post-template-default,single,single-post,postid-16049,single-format-standard,bridge-core-2.5.9,qode-page-transition-enabled,ajax_updown,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,side_area_uncovered_from_content,qode-child-theme-ver-1.0,qode-theme-ver-24.4,qode-theme-bridge,disabled_footer_bottom,qode_header_in_grid,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.10.0,vc_responsive

Nire haurraren hortzen lehenengo zainketa

Nire haurraren hortzen lehenengo zainketa

Aho-hortzetako osasun egoera ona heldu eta haurrentzat ezinbestekoa da, ez estetikagatik bakarrik, hortzak murtxiketa eta ahoskuntzan erabiltzen baitira. Haurraren aurreneko hortzak 6. hilabete inguruan azaltzen dira, naiz eta haur batzuen kasuan 9. hilabeterarte atzeratu daitezkeen. Ondorengo taulan aurreneko hortzen azaleratzea zehazten da:

¿Noiz eta nola?

Aurreneko hortzak irtetean hastea komeni da. Hasiera umeldutako gasa batekin nahikoa izaten da, hortz eta hortz-mami gainetik pasaz. Behin urtea edo 18 hilabeteak pasata hortzetako eskuila oso leun bat erabiltzen hasi gaitezke, pasta kantitate txiki-txiki batekin. Fluorra ez duen pasta bat erabiltzea garrantzitsua da, haurrak irentsi ezkero arriskurik egon ez dadin. Bi urte betetakoan pastek fluorra eduki dezakete (500 mp).

Haurrak urtea edo 18 hilabeteak betetzean odontologoarekin aurreneko kontsulta izatea komeni da, esmaltearen arazoak edo txantxarrak aztertzeko.

No Comments

Post A Comment